Jauzi edukira

Plasmaren Bigscreen

Pribatutasuna errespetatzen duen, sorburu irekiko TB ekosistema segurua

Plasma zure TBan

Proiektu honek sorburu-irekiko osagai batzuk erabiltzen ditu, hala nola Plasmaren Bigscreen, Mycroft AI, LibCEC

triangles

Irekia

Plasma Bigscreen TBtetarako sorburu irekiko erabiltzailearen interfaze bat da. Linux banaketa baten gainean ibilita, Plasma Bigscreen-ek zure TB edo TB-deskodegailua gailu erabat moldagarria bilakatzen du. Abiarazle handi bat aplikazio eta trebetasun guztietara iristeko. Ahots bidez edo TBko urrunekoaren bidez agindu daiteke.

Instalatzea Laguntzea

Plataforma anitzeko Qt tresna-kutxa eta KDE Frameworks azpiegituraren hedapen malguen erabilerari, Plasma Shell oskolaren potentzia batuta, Plasma Bigscreen, etxeko mahaigainean, gailu mugikorretan eta TBan berdin sentitzen den teknologiarekin eraikia dago.

KWin eta Wayland

Wayland, zeta bezain leunak diren punta-puntako interfazeak hornitzeko hurrengo belaunaldiko protokoloa da. KWin, Wayland inplementatzen duen eskarmentu handiko leiho-kudeatzailea da, mahaigaineko gailu eta gailu mugikorretan esperientzia dotorea eta fidagarria eskaintzen duena.

wayland

Sorburu irekiari probetxu osoa ateratzen dio

Plasma Bigscreen, pantaila handiak, dagoeneko ezarrita dauden proiektuetako software-tresna ahaltsu asko konbinatzen ditu bere zatien batura baino osotasun handiagoa lortzeko.
MyCroft-ek gure TB gure ahotsarekin bakarrik agintzeko aukera ematen digu, CECri esker interfazea kontrola daiteke zure TBko urruneko aginte arrunta erabiliz, eta Pulseaudio-k gidatzen du Plasma Bigscreen-en soinu sistema.

Zure beharretara egokitzea

Munduko mahaigain malguenean oinarrituta egoteak esan nahi du zure TB benetan zeurea egin dezakezula. Trepetak gehitu eta aldatu, aldatu kolore-antolaerak, letra-tipoak, eta askoz, askoz gehiago.