Galdera ohikoenak
Zer gertatu zaio Mycroft AIri?
Mycroft AIk etena izan zuen eta OVOS izeneko konpainia batek erosi zuen. Hori dela eta, aurrerantzean ez dugu ahotsarekin zerikusia duten kontuetarako erabiliko. Beraiek egoerari buruz egindako MEG batera jo hemen.
Laguntza! Nire TBren urruneko agintea ez dabil, nola konpondu dezaket?
TB fabrikatzaile askok HDMI-CEC modua eskuz gaitzea eskatzen dute, horretarako TBren erabiltzaile gidara jo behar izaten da norberaren telebista gailuan HDMI-CEC aukerak nola konfiguratu asmatzeko. HDMI-CEC aukera, TB fabrikatzailearen arabera, hainbat izenetan aurki daiteke, adibide batzuk: (TCL TV: T-Link, Panasonic TV: Viera Link, Samsung TV: Anynet+, Sony TV: Bravia Sync).
Ziurtatu, halaber, «libcec»ek zure Plasma Bigscreen gailuaren euskarria duen,egiaztatu euskarria ematen dioten hardwarea.
Nire urruneko aginteko botoi batzuk ez dabiltza, ezin naiz aplikazio batetik irten edo atzera botoia behar bezala erabili. Nola konpon dezaket?
Beta irudiko HDMI-CEC proba-fasean dago. telebista sorta mugatu batean bakarrik probatu ahal izan dugu funtzionalitatea, eta dabiltzan gailu horietan oinarrituta mapatu ditugu TBko urruneko aginteak. Zure telebistako urruneko agintea mapatu eta proba dezakezu, behean zerrendatutako fitxategiak araztu eta editatzeko urrats sinple batzuk jarraituz.
Probatu GAKOA HDMI-CECrekin dabilen eta atera bere BOTOI KODEA:
cd ~/.config./autostart-scripts/
python3 cec-daemon.py
Behin gidoia exekutatzen ari dela, sakatu zure TBko urruneko agintea, haren BOTOI KODEA ateratzeko, ez bada BOTOI KODErik aurkitzen baliteke zure TB gailuan gaitutako kontroletako bat ez izatea, jo ezazu TBren erabiltzailearen gidara, zure TB fabrikatzailearen HDMI-CEC inplementazioan gaitutako botoiak zein diren jakiteko.
Aurkitutako BOTOI KODEA gehitzen eta hura CEC daimonean mapatzen:
cd ~/.config/autostart-scripts/
nano cec-daemon.py
- Aurkitu KEYMAP = {} daimonaren gidoian
- Gehitu zure BOTOI KODEA zerrendara ondoko formatuan: “9: u.KEY_HOMEPAGE”
- Goiko adibidean “u.KEY_HOMEPAGE” etxeko botoira mapatuta dago, aplikaziotik irteteko erabiltzen dena
- «9» botoi kodea izanik
- “u.KEY_HOMEPAGE” botoiak gauzatu beharreko ekintza izanik
USB urruneko aginte generiko bat dut, etxeko tekla falta duena, nola irten naiteke aplikazioetatik?
USB urruneko aginte generiko guztiak ez dira berdin eraikitzen; beraz,“Wechip G20 Air Mouse With Microphone Remote”ren antzera probatuta dagoen produktu bat erabiltzea gomendatzen dugu. Holakorik eskuratzerik ez baduzu, oraindik urruneko agintearen tekla bat mapatzeko aukera gelditzen zaizu.
Leihoa ixteko botoia USB urruneko aginte bateko botoira mapatzen:
cd ~/.config/
nano kglobalshortcutsrc
- Aurkitu "Leihoa ixtea" sarrera,
[Kwin]
barruan kokatua dagoena - Esleitu zure botoia «Leihoa itxi» sarrerari
- Adibidez:
Leihoa itxi=Alt+F4\t’ZureBotoiaHemen’,Alt+F4\t’ZureBotoiaHemen’,Itxi Leihoa
Nola irten naiteke aplikazioetatik kanpoko teklatu bat erabiliz?
«Alt+F4» da kanpoko teklatu bat erabiliz aplikazioak ixteko esleitutako lasterbide orokorra. Hainbat ekintzatarako norberak finkatutako teklak esleitu daitezke ondoko fitxategian:
cd ~/.config/
nano kglobalshortcutsrc
Laguntza nola eman eta CECrako zuk finkatutako botoi-mapa zama-igo?
Egun, CEC daimonaren garapen gordetegia ondoko helbidean aurki daiteke, https://invent.kde.org/adityam/easycec norberak finkatutako botoi-mapa gehitzeko jarraibideekin.
Android aplikazioak ibil daitezke Plasma Bigscreen-en?
Hor kanpoan Waydroid gisako proiektuak daude, Android Linux edukitzaile baten barruan ibiltzean datzana, eta Linux-en muina erabiltzen duena aplikazioak ia jatorrizko errendimenduarekin exekutatzeko. Hori etorkizunean Android aplikazioak Plasma Bigscreen-ekin GNU/Linux sistema baten gainean exekutatzeko balia liteke, baina zeregin korapilotsua da, eta gaur-gaurkoz (2021eko urriaren 29) banaketa batzuk dagoneko Waydroid-erako euskarria dute eta banaketa horien gainean plasma Bigscreen ibil dezakezu.
Ibil dezaket Plasma Bigscreen nire TB edo TB-deskodegailua?
Teorian, bai. Praktika, beharbada.
Hardwarearen euskarria ez du Plasma Bigscreen-ek agintzen, hura eramaten duen banaketak onartzen dituen gailuen araberakoa da. Begiratu instalatzeko orria Plasma Bigscreen daramaten banaketei buruzko xehetasun gehiago lortzeko.
Zein da proiektuaren egoera?
Plasma Bigscreen garapen sakona izaten ari da eta, egun, ez dago eguneroko erabilerarako pentsatua.