Jauzi edukira

Galdera ohikoenak


Laguntza! Nire TBren urruneko agintea ez dabil, nola konpondu dezaket?

TB fabrikatzaile askok HDMI-CEC modua eskuz gaitzea eskatzen dute, horretarako TBren erabiltzaile gidara jo behar izaten da norberaren telebista gailuan HDMI-CEC aukerak nola konfiguratu asmatzeko. HDMI-CEC aukera, TB fabrikatzailearen arabera, hainbat izenetan aurki daiteke, adibide batzuk: (TCL TV: T-Link, Panasonic TV: Viera Link, Samsung TV: Anynet+, Sony TV: Bravia Sync).

Ziurtatu, halaber, «libcec»ek zure Plasma Bigscreen gailuaren euskarria duen,egiaztatu euskarria ematen dioten hardwarea.

Nire urruneko aginteko botoi batzuk ez dabiltza, ezin naiz aplikazio batetik irten edo atzera botoia behar bezala erabili. Nola konpon dezaket?

Beta irudiko HDMI-CEC proba-fasean dago. telebista sorta mugatu batean bakarrik probatu ahal izan dugu funtzionalitatea, eta dabiltzan gailu horietan oinarrituta mapatu ditugu TBko urruneko aginteak. Zure telebistako urruneko agintea mapatu eta proba dezakezu, behean zerrendatutako fitxategiak araztu eta editatzeko urrats sinple batzuk jarraituz.

Probatu GAKOA HDMI-CECrekin dabilen eta atera bere BOTOI KODEA:

cd ~/.config./autostart-scripts/
python3 cec-daemon.py

Behin gidoia exekutatzen ari dela, sakatu zure TBko urruneko agintea, haren BOTOI KODEA ateratzeko, ez bada BOTOI KODErik aurkitzen baliteke zure TB gailuan gaitutako kontroletako bat ez izatea, jo ezazu TBren erabiltzailearen gidara, zure TB fabrikatzailearen HDMI-CEC inplementazioan gaitutako botoiak zein diren jakiteko.

Aurkitutako BOTOI KODEA gehitzen eta hura CEC daimonean mapatzen:

cd ~/.config/autostart-scripts/
nano cec-daemon.py
  • Aurkitu KEYMAP = {} daimonaren gidoian
  • Gehitu zure BOTOI KODEA zerrendara ondoko formatuan: “9: u.KEY_HOMEPAGE”
  • Goiko adibidean “u.KEY_HOMEPAGE” etxeko botoira mapatuta dago, aplikaziotik irteteko erabiltzen dena
  • «9» botoi kodea izanik
  • “u.KEY_HOMEPAGE” botoiak gauzatu beharreko ekintza izanik

USB urruneko aginte generiko bat dut, etxeko tekla falta duena, nola irten naiteke aplikazioetatik?

USB urruneko aginte generiko guztiak ez dira berdin eraikitzen; beraz,“Wechip G20 Air Mouse With Microphone Remote”ren antzera probatuta dagoen produktu bat erabiltzea gomendatzen dugu. Holakorik eskuratzerik ez baduzu, oraindik urruneko agintearen tekla bat mapatzeko aukera gelditzen zaizu.

Leihoa ixteko botoia USB urruneko aginte bateko botoira mapatzen:

cd ~/.config/
nano kglobalshortcutsrc
  • Aurkitu "Leihoa ixtea" sarrera, [Kwin] barruan kokatua dagoena
  • Esleitu zure botoia «Leihoa itxi» sarrerari
  • Adibidez: Leihoa itxi=Alt+F4\t’ZureBotoiaHemen’,Alt+F4\t’ZureBotoiaHemen’,Itxi Leihoa

Ahots aplikazioak ez dira abioan hasten eta pantaila beltz bat ikusten dut. Zer egin behar nuke?

Ahots aplikazioak erabilgarri daude MyCroft prest eta abiatuta dagoenean, goiko panelean jakinaraziko zaizu MyCroft abiatu dela eta prest dagoela.

Nola irten naiteke aplikazioetatik kanpoko teklatu bat erabiliz?

«Alt+F4» da kanpoko teklatu bat erabiliz aplikazioak ixteko esleitutako lasterbide orokorra. Hainbat ekintzatarako norberak finkatutako teklak esleitu daitezke ondoko fitxategian:

cd ~/.config/
nano kglobalshortcutsrc

Zein da MyCroft ahots agintea, USB urruneko mikrofonorik gabe aktibatzeko esleitutako laster-tekla?

Ez dago MyCroft-eri lotutako tekla-azkarrik, mikrofonoaren botoi bat duten urruneko aginte generikoek urruneko USB hardwarean mikrofonoaren sarrerakoa aktibatzen dute bakarrik, MyCroft erabiltzeko beharrezkoa da "Hey Mycroft" gako hitzekin egitea.

MyCroft erabiltzeko ez da behar zehazki USB mikrofonoetarako gaitutako urruneko aginterik, zure gailura konekta daitekeen edozein gailu ibili beharko litzateke.

Arazoetarako eta zure mikrofonoa ez ibiltzea konpontzeko, hona jo dezakezu: https://mycroft-ai.gitbook.io/docs/using-mycroft-ai/troubleshooting/audio-troubleshooting.

Laguntza nola eman eta CECrako zuk finkatutako botoi-mapa zama-igo?

Egun, CEC daimonaren garapen gordetegia ondoko helbidean aurki daiteke, https://invent.kde.org/adityam/easycec norberak finkatutako botoi-mapa gehitzeko jarraibideekin.

Android aplikazioak ibil daitezke Plasma Bigscreen-en?

Hor kanpoan Anbox gisako proiektuak daude, hau da, Android Linux edukitzaile baten barruan ibiltzea, eta Linux-en muina erabiltzea aplikazioak ia-jatorrizko errendimenduarekin exekutatzeko. Hori etorkizunean aprobetxa liteke Plasma Bigscreen plataforman Android aplikazioak GNU/Linux sistema baten gainean exekutatzeko, baina zeregin korapilatsua da, eta gaur-gaurkoz (2021eko abuztuaren 5) banaketa batzuek dagoeneko Anbox-en euskarria dute eta Plasma Bigscreen, pantaila handia, banaketa haietan ibil dezakezu.

Ibil dezaket Plasma Bigscreen nire TB edo TB-deskodegailua?

Teorian, bai. Praktika, beharbada.

Hardwarearen euskarria ez du Plasma Bigscreen-ek agintzen, hura eramaten duen banaketak onartzen dituen gailuen araberakoa da. Begiratu instalatzeko orria Plasma Bigscreen daramaten banaketei buruzko xehetasun gehiago lortzeko.

Zein da proiektuaren egoera?

Plasma Bigscreen garapen sakona izaten ari da eta, egun, ez dago eguneroko erabilerarako pentsatua.