Plasma Bigscreen eskaintzen duten banaketak
postmarketOS
PostmarketOS (pmOS), telefono adimendunetan eta beste gailu mugikorretan, SBCetan eta beste gailu mugikor batzuetan instalatu daitekeen aurre-konfiguratutako Alpine Linux bat da. Begiratu gailu-zerrenda zure gailuak euskarria izateko aurrerapena ikusteko.
Aurre-eraikitako irudirik ez duten gailuetarako, «pmbootstrap» erabili beharko duzu irudia flash memorian eskuz grabatzeko. Jarraitu honako jarraibideak. Egiaztatu gailuaren wiki orria funtzionatzen ari denari buruzko informazio gehiago lortzeko.
Zama-jaitsi:
Manjaro ARM
Manjaro ARM, plaka bakarreko ordenagailu, ARM magaleko eta telefono aukera zabal baterako euskarria duen, Arch-en oinarritutako banaketa bat da.
Manjaro ARMk, egun, Odroid N2 rys N2+, Radxa Zero 2, RockPro64, Raspberry Pi 4, Khadas Vim 1 eta Khadas Vim 3-erako «Bigscreen»en irudiak eskaintzen ditu.
Zama-jaitsi:
Instalatzea
Zama-jaitsi zure gailuaren «Bigscreen» irudia, erauzi ezazu «.img» fitxategi gordina izateko, ondoren egin ezazu «flash» zure unitatera 'dd' edo tresna grafiko bat erabiliz. Gero, entxufatu unitatea zure gailuan eta piztu ezazu.